Oñati. Oñatin Elkarrekin Ekin ekintzailetza sustatzeko programaren baitan, 16 eta 28 urte bitarteko gazteentzat Gookin ekitaldia antolatu dute Enpresagintzan larunbaterako (10.00). Herriko arazoei irtenbidea bilatzeko ideia lehiaketa da eta, horretarako, hiru-bost laguneko taldeetan batuko dira. Irabazleek mila eurora arte izango dituzte eskura ideia abian ipintzeko. Izenak, www.boloak.googaz.biz-en helbidean. A.D.