ZIZURKIL. Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa. Guztira 70 familia inguruk eskuratzen dute janari-sorta. Beste hitzordu bat egin dute bihar sorta horiek prestatzeko Ernio Bidea 29 helbidean, Talleres Amundarainen ondoan, Asteasurako bidean. Goizez 9.30etik 12.30era eta arratsaldez 15.00etatik 17.00etara agertu beharko dute boluntarioek. Hala ere, aurrez Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko da (943 693 930) txandak antolatu ahal izateko. M.S.S.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
