Síguenos en redes sociales:

Osinalde txapelketako kanporaketa, larunbatean Aztirian

Legazpi - Aztiriako Aztiri Bat elkartean Osinalde bertsolari gazteen txapelketako kanporaketa jokatuko dute: larunbatean, 20.30ean. Lehenengo afaria egingo dute eta ondoren bertso saioa. Ane Beloki (Legazpi), Eli Pagola (Hernani), Andoni Mujika (Urnieta), Mikel Tapia (Ataun), Txaber Altube (Abadiño) eta Kerman Diaz (Urruña) bertsolariek parte hartuko dute. Afarira joateko 669 369 031 zenbakira deitu behar da.