Mokadu txikiak sukaldaritza tailerrean lekua dago
VILLABONA - Mokadu txikiak izenburua daraman sukaldaritza ikastaroa egiteko bigarren talde bat osatu du Villabonako Udaleko Kultura sailak eta, jakinarazi dutenez, badago tokia oraindik. Bigarren talde hori martxoaren 20 eta 21ean bilduko da, 19.00etatik 22.00etara. Prezioari dagokionez, aurrekoan bezala mantenduko da, hau da, 40 euro ordaindu beharko dute Villabonan erroldatuta daudenek eta 48 euro, gainerakoek. Izena emateko aukera dago oraindik Zure-tzat bulego berrian 943 692 100 telefono zenbakira deituta edo zuretzat@villabona.eus korreora idatzita.
Más en Gipuzkoa
-
Abiertas las inscripciones para la Media Maratón del Bidasoa +10K
-
Doble cita para los aficionados al motor en Azpeitia
-
Las hermanas zumaiarras Janire y Annette Gonzalez-Etxabarri, en la cresta de la ola
-
La Banda de Música de Mutriku actuará con Sorotan Bele en Lapurdi días antes de su cita con las fiestas de la Magdalena