Ibarra - Ibarrako Udalaren laguntzaz, Kaxkubi emakume taldeak Lilatoia elkarrekin prestatzeko topaketak antolatu ditu. Korrika egiteko hitzorduak antolatu dituzte otsailaren 22an eta martxoaren 1ean izango dira, 19.30ean plazatik abiatuta. Lilatoiera joateko autobusa ere antolatu dute, doan eta parte-hartzaile zein animatzera doazen guztientzat. Izen ematea, Zubiaurre tabernan egin behar da, otsailaren 29ra bitarte. Martxoak 4ean, autobusa 9.00etan aterako da eta itzulera, 13.00etan Bulebarretik. Harremanetarako: ibarrakoemakumetaldea@gmail.com.