Errenteria - Bigarren urtez doako antzerkigintza tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek otsailaren 26tik martxoaren 23ra bitartean. Ikasitako euskarari hauspoa ematea dute helburu eta ikasleek erabilerarako jauzia egin dezaten. Interesatuek bihar arte dute izena emateko aukera. Pasaiako Badia Eskolak koordinatuko ditu taldeak, baina herri bakoitzean tokiko antzerki taldeak emango ditu eskolak.