Haurrentzako antzerkia izango da gaur arratsaldean Gurean
Villabona - Antzerkia izango da gaur arratsaldean Gurea aretoan. Gu (ez gaude bakarrik) antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, 17.00etatik aurrera. Anartz Zuazuak zuzentzen duen obra honetan Asier Sota, Julen Vega, Imanol Espinazo eta Hannah Berry aktoreek parte hartzen dute. Gizakia eta naturaren arteko harremanari buruzko obra da. Sarrerak salgai izango dira gaur lau euroan.