Zarautz - Urola Kostako Udal Elkarteak 10,1 milioi inguruko aurrekontua onartu zuen joan den astelehenean egindako Batzar Nagusian, EAJ, PSE-EE eta Irabaziren aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.
2017ko aurrekontuarekin alderatuta, 2,7 milioi euro gehiago izango dira; izan ere, zabor bilketa sistema osoa Udal Elkarteak hartuko du bere gain (gaikako bilketak eta errefusa).
Aurrekontuen helburua da erronkei aurre egitea, herritar eta enpresen zerbitzura lan egitea eta eskualdearen beharrei erantzutea. Ekintza nabarmenenak hauek izango dira: zabor bilketa sistema berria, Zarauzko garbigune berria (1,2 milioi, zabortegiaren zigila-tzearen azken faseko proiektuaren esleipena eta enpresa eta enplegua bultzatzeko laguntzak (372.000, besteak beste. - A.R.