urretxu - Ostiral arratsaldean Gabonetako krisma eta idazlan lehiaketako sariak banatu zituzten Urretxuko liburutegian. Krisma lehiaketara 533 lan aurkeztu dira eta idazlan lehiaketara 333.

Krisma lehiaketan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoen artean, lehen saria Sara Jauregi Olaizolak irabazi du, bigarrena Maddi Salaberria Izagirrek eta hirugarrena Eider Calvo Quevedok.

LHko 3. eta 4. mailakoei dagokienez, lehen saria Rober Balentziaga Peñak irabazi du, bigarrena Laia Gomez Gantxegik eta hirugarrena Maialen Arratibel Urkiolak.

5. eta 6. mailakoen artean, Hodei Salaberria Izagirre nagusitu da. Bigarren saria Amaiur Jauregi Olaizolak irabazi du eta hirugarrena Ekain Alustiza Askasibarrek. Nahia Urbizu Altzelairi aipamen berezia eman diote.

Idazlanak Idazlan lehiaketari dagokionez, 3. eta 4. mailakoen artean Maialen Arratibel Urkiola nagusitu da. Bigarren saria Leire Ferrero Muñozek irabazi du eta hirugarrena Ane Arratibel Arrizabalagak. Talde honetako parte-hartzaileen artean hamahiru aipamen berezi egin dituzte.

Bukatzeko, 5. eta 6. mailakoei dagokienez, lehen saria Irene Ibartzabal Pozuetak irabazi du, bigarrena Xabi Marin Sagastizabalek eta hirugarrena Ander Arratibel Llorentek. Talde honetako parte-hartzaileen artean hamaika aipamen berezi egin dituzte. - A.Z.