Villabona - Villabonako Gaztelekuak eta Oria merkatarien elkarteak elkarlanean Gabonetako tailerrak antolatu dituzte lau eta hamar urte bitarteko haurrentzat.
Datorren astean hilaren 27an arratsaldez izango da tailerra, 17.00etatik 20.00etara; hilaren 29an, aldiz, goizez, 11.00etatik 13.00etara; urtarrilaren 2an, arratsaldez, 17.00etatik 20.00etara; eta urtarrilaren 4an, goizez, 11.00etatik 13.00etara. Egunero hiru tailer desberdin egongo dira: eskulanak, mugimendu jolasak eta margoketak. Tailer bakoitzeko 16 parte-hartzaile izango dira.
Gainera, abenduaren 27an Liburu bat, mundu bat ipuin kontaketa iragarri duten Mintzolan. 11.00etan izango da bi eta zortzi urte bitarteko umeentzat eta beraien gurasoentzat. - M.S.S.