Hernani - Mikrokredituen ekimenak urte bat bete du. 2015eko Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan proposatutako ekimena izan zen eta 2016ko irailean jarri zuen martxan Udalak. 30.000 euroko funts batekin abiatu zen ekimena, eta aurtengo ekainean 15.000 euro gehitu zitzaion poltsari.
Urtebetean 35 eskaera jaso ditu Udalak; horietatik 18k aurrera egin dute. Maileguen %60 emakumeei eman zaizkie. Guztira, 48.000 euroko maileguak eman dira ekimen honen baitan. Eskatzaileek lana aurkitzeko edo zituzten lan-baldin-tzak hobetzeko ekimenak izan dira, kasu askotan, mikrokredituak eska-tzeko arrazoiak.
Mikrokredituen ekimenak ahalbidetzen du baztertze arriskuan dauden eta ohiko maileguetarako baldintzak betetzen ez dituzten herritarrei interesik gabeko mailegu txikiak ematea bost urteko epean itzuli ahal izateko. - A.M.