Legazpi - Gaur, 18.30etik aurrera, Legazpiko Gazteak elkarteko pilotariek partidak jokatuko dituzte Urbeltz pilotalekuan. 18.30ean kimu mailako partida jokatuko da: Ballina legazpiarrak Zumarragako ordezkariaren aurka jokatuko du. Bigarren partida ere kimu mailakoa izango da. Agreda legazpiarra Ordiziako ordezkariaren aurka arituko da. Bukatzeko, Garmendia eta Santamaria kadeteek oñatiarren aurka jokatuko dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
