Getaria - Getariako San Prudentzio auzoan Zarauzko bizilaguna den Amagoia Gurrutxagaren Zarauzko Gutunak, 36ko gerra liburuaren aurkezpena antolatu dute bihar arratsalderako. Liburuan Zarauzko zein Getariako testigantzak aurkeztuko dira, eta saioaren amaieran Patxi Saizek kontzertu labur bat eskainiko du. Guztia auzoko ermitan izango da, bihar 18.00etatik aurrera. Gainera, saioaren amaieran luntxa ere izango da ermita kanpoaldean.