Getaria - Getariako Turismo Bulegoak Zuhaizti eta La Arboledara ibilaldia antolatu du igande honetarako. Irteera goizeko 7.00etan izango da, 18 kilometroko ibilaldia egingo dute parte-hartzaileek, eta lau ordu eta erdi inguruko bidea izango da. Izena eman nahi dutenek gaur bertan dute horretarako azken eguna. Interesa dutenek turismo bulegora jo beharko dute edo 943 140 957 telefonora ere dei dezakete.