Azpeitia - Azpeitian Hazi, Urkome eta Udalak azokako baserritarrei zuzendutako ikastaro bat antolatu dute hilaren 23 eta 24rako, "salmenta teknikak hobetu eta postuak atontzen ikasteko". Teoriko-praktikoa izango den ikastaro horrek 6 orduko iraupena izango duen ikastaroa. Lehen eguneko saioa (teorikoa) 15.30etik 17.30era egingo da eta bigarrena (praktikoa, astearteetako azokan), 9.00etatik 13.00etara bitartean. Interesatuek bihar arte eman dezakete izena. Horretarako 36 euro sartu behar dituzte ES17 3035 045019 450000391 kontu zenbakian.