Síguenos en redes sociales:

Izarraizko atea parkearen ur txorroak datorren udaberrira arte itxi dira

Azpeitia - Uda amaituta, Udalak Es-klabak eta Olatz artean kokatuta dagoen Izarraizko atea parkearen ur txorroak itxi ditu datorren udaberrira arte. Uztailean ireki zen 18.000 metro koadro inguruko parke publikoak herritar eta bisitari ugari erakarri ditu uda osoan zehar "hondartzaren alternatiba" bilakatuz. Hori bai, erabilerak aldaketa txiki batzuk egin beharra ekarri du, parkea hobetzeko. Hala, "ur-txorroen ondoan zegoen hondarrak ura zikintzen zuela ikusita, lekuz aldatu zen abuztuan".