Hizkuntz indigenei buruzko dokumentala eta solasaldia, gaur
Oiartzun - Gaur 19.00etan Oiar-tzungo udaletxeko areto nagusian, ArNasa txiKitxuak dokumentala ikusteko aukera egongo da. Lan hau Hego Amerikako nasa eta kitxua jatorrizko hizkuntzen ingurukoa da, Garabidek egina. Emanaldia amai-tzerakoan, Euskal Herrian aditu titulu ikasketak egiten ari diren lider indigenekin solasaldia prestatu da, euren hizkuntzen egoera bertatik bertara ezagutzeko.