Zarautz - Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak etxeko argindarraren fakturari buruzko hitzaldia antolatu du Goiener elkartearekin. Hala, Goienerreko Alex Lopezek faktura energetikoa ulertzeko eta energia aurrezteko gomendioak emango ditu ostegun honetan, 19.00etatik aurrera Modelo aretoan, Nola aurreztu etxeko argindarraren fakturan izeneko hitzaldian.
Gloria Vazquezek, Gizarte Zerbi-tzuetako zinegotziak, prentsaurrekoan azaldu zuenez, “pobrezia energetikoarekin bukatzeko lana garrantzi handikoa da, nire helburutariko bat da eta lehentasunezkoa da eta zarauztar guztien etxeetan berogailua behar bezala erabiltzeko gaitasuna izatea nahiko nuke”. Zentzu horretan, pobrezia energetikoarekin amai-tzeko, Goienerrekin lanean hasi ziren duela hilabete batzuk. “Gizarte langileei formazioa eskaini zi-tzaien, beraiek erabiltzaileei lagundu ahal izateko, eta erabiltzaileei informazio hori helarazteko tailerrak antolatu genituen. Osteguneko hitzaldia hirugarren pausoa da bide horretan”, zehaztu zuen Vazquezek. Bestalde, gogoratu zuen pobrezia energetikoarekin buka-tzeko diru-laguntza berria martxan jarri dutela eta hilaren 20an amaituko dela laguntza hori eskatzeko epea.
Goienerreko Alex Lopezek azaldu zuen argindarraren fakturaren hainbat kontzeptu azalduko dituela hitzaldian, fakturaren nondik norakoak ulertzeko, eta horretaz gain, indarrean sartu berri den bonu sozialaren inguruko lege berriari buruz ere arituko da, “hainbat berritasun baititu”. - A.R.