Síguenos en redes sociales:

Bertako produktua bultzatuko dute Basque Label Festen

Zarautzen ospatuko da jaialdia astelehenetik igandera eta ekitaldi ugari izango dira

Bertako produktua bultzatuko dute Basque Label Festen

Zarautz - Eusko Label produktuak izango dira hilaren 18tik 24ra Zarautzen ospatuko den Basque Label Festen protagonistak, eta iaz bezala, bertako produktuen inguruan antolatu dira bigarren edizio honetako ekitaldi guztiak.

Gure produktuak balorean jar-tzeko eta Eusko Label produktuak festa giroan ezagutzera emateko helburuarekin astebeteko festa antolatu dute Zarauzko Udalak eta Zurekin ostalarien elkarteak, eta horretarako Hazi, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Eusko Label, Euskaber Euskadiko Arratza Bereziak elkartea, Barrenetxe Bertako barazkien elkartea, Urdetxe, Lumagorri, Km 0 baserria etea Eusko Jaurlaritzaren babesa izan dute.

Antolatzaileek prentsaurrekoan azaldu zutenez, aste osoan zehar sei tabernetan (Euromar, Euskalduna, Iruña, Karlos Argiñano, Kirkilla eta Txiki Polit) pintxo bereziak dasta-tzeko aukera izango da eta 2,5 euroren truke edaria eta Eusko Label produktuez osatutako pintxoa dastatu ahal izango dira. Ixidor Larrañaga Turismo zinegotziak zehaztu zuenez, lortutako diru guztia Hotz Zarautz elkarteari emango diote.

Eta hori gutxi ez balitz, egitarau zabala antolatu dute ostiral eta larunbatean. Jaialdiaren egun nagusia larunbata, hilak 23, izango da, baina ostiralean Euskal Herriko III. Sagardoen Txapelketa Herrikoiaren finalerdia jokatuko da merkatuaren goiko solairuan (20.00). Epai-mahaia bertara afaltzera joaten direnek osatuko dute, eta afari eder batez goza-tzeaz gain, hamar sagardo dastatu beharko dituzte ondoren beren puntuazioa emateko. Afaltzeko txartelak 26 eurotan eskuratu daitezke Izeta eta Satxota sagardotegietan edota gipuzkoako@sagardotegiak.com helbidera idatzita.

Hurrengo egunean helduko da asteko egun nagusia, eta Merkatutik zuretzat ekimenaren saio bat ospatuko da jaialdiaren barruan, 11.00etatik 14.30era Lege Zaharren enparantzan. Bertan Eusko Label produktuekin egindako pintxoen aurkezpena eta dastatzea egingo da Aiala ostalaritza eskolako kideen eskutik. Gainera, haurren txokoa ere izango da eta etxeko txikienek Eusko Label produktuekin lotutako tailerrak, jolasak eta eskulanak egingo dituzte.

Bestalde, arratsaldean Goza itzazu zentzumenak Eusko Label produktuekin antzeztutako dastatzea izango da, 19.00etan, Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak eta Sonia Villamor aktoreak gidatu eta dinamizatuta. Horretarako sarrera turismo bulegoan lor daiteke bost eurotan. Asteari amaiera emateko, Joxe Mendizabalekin kantu-potea egingo da erdiguneko kaleetan (20.00-22.00).