Zarautz - Euskal Astearen baitan urtero ospatzen da Dantzari Eguna Zarautzen, baina haurrentzako izan ohi da, eta bihar, lehen aldiz, Helduen Dantzari Eguna ospatuko dute, Jalgi dan-tza taldearen bosgarren urteurrena dela eta.

Hala, zortzi dantza talde elkartuko dira eta 200 dantzari eta musikaritik gora izango dira kaleak alaitzen. Goizeko 10.00etan elkartuko dira Lege Zaharren enparantzan eta 11.00etan dan-tza saioa eskainiko dute. Ondoren, kalez kale ibiliko dira herrian zehar, eta arratsaldean, berriz, Larrain dantza egingo dute Musika Plazan, 18.00etan, eta jarraian erromeri-trikipoteoa egingo da kalejirak eta erromeriak lagunduta. Egunari amaiera borobila emateko, Fan & Go taldeak emanaldia eskainiko du Musika plazan, gaueko 22.00etan. - A.R.