Síguenos en redes sociales:

Aralar Bizirik taldeak hitzaldia eskainiko du gaur Itsasondon

Itsasondo. Aralarren egiten ari diren pistak direla eta, Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak hainbat saio informatibo antolatu dituzte Goierriko herrietan barrena. Gaur arratsaldean Itsasondon emango dute hi-tzaldia bertako kulturgunean. 19.00etan hasiko dute hitzaldia eta herritarrentzat interesekoa izango delakoan gerturatzeko gonbitea zabaldu dute. M.A.