Síguenos en redes sociales:

Oskarbiren kontzertua izango da gaur Azpeitian

Mende erdiko ibilbidea bete duen musika taldeak garai guztietako kantuak eskeiniko ditu, 22.00etan, Soreasun

azpeitia - Oskarbi musika taldeak bere sorreraren 50. urteurrena bete zuen iaz eta mende erdiko ibilbide hori ospatzeko Mendira naiz izeneko diskoa kaleratu eta bira berezi bat abiatu berri du Euskal Herri osoan zehar.

Bira hori dela eta, Oskarbiko lagunek emanaldia eskainiko dute gaur (22.00etatik aurrera) Azpeitiko Soreasu antzokian. Bertan, taldeko kideek “garai guztietako kantuak eta oraingo Mendira naiz azken diskoaren abestiak” eskeiniko dituzte.

Kulturaz kooperatibak ezagutzera eman duenez, Oskarbik 1972 urtean abestu zuen lehen aldiz Azpeitian eta horren ondoren, gutxienez, beste lau emanaldi eskaini zituen Urola Erdiko herrian (1973, 1974, 1975 eta 1979an).

Beraz, euskal musika gustoko duten herritar guztiek ezinbesteko hitzordua dute Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku, Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Beronik Ondikola, Carlos Ruiz, Gontzal Iñarra, Maite Lopez de Arbina, Joana Ortega eta Sebastian Ustarroz osatzen duten Oskarbi taldearekin. Gaur, 22.00etan, Azpeitiko Soreasun. - J.L.