Síguenos en redes sociales:

San Martiñez

San Martiñez

Azaroaren 11’an San Martin eguna gendularik, Ikaztegietara bazkaltzera joateko konbitea nun urtero bezela; zer arrazoi dan? Gure baserrian, Berrobin, neskame izan zala 6 urtean 11 urtekin etorrita. Beraz, nere bigarren ama, Ikaztegietako Zubiaurreko Juanita ori izan zan eta 95 urte San Martin egunez bete zitun. 95 urtean bizitzea da bat, eta bestea, dagon bezela aurkitzea.

Bertso batean kantatu nion bezela: badauka lanik asko Jaungoiko onari eskerrak ematen. Beraz, ori nun Ikaztegietara joateko arrazoia.

Emeretzi urte zitula ezkondu omen zan 1940’garren urtean, etziran ba, urte erosoak, ala ere, amar seme-alaba ekarri, azi eta ezi! Gaur, amar orietatik bakarra dute munduko lanak egindakoa (G.B.). Dana dakigula uste degunok, zer esan bear degu Juanitan ondoan...?

Orendaingo baserri bateko alaba degu Juanita, ezkondu zan ezkeroz, Ikaztegietan bizi da, urte askoan Zubiaurre tabernako etxekondre izan zan. Ogeita bat urte alargundu zala, baiña badu zeiñek lagundua. Bai merezi ere!

Ikaztegietako Ostatuan izan gendun sendi arteko bazkari ori, bein da berriro zorionak Juanita, azkena ez dedilla izan.

Ikaztegietako Ostatuan izan gendun sendi arteko bazkari ori, bein da berriro zorionak Juanita; azkena ez dedilla izan.

Ikaztegieta izandua naiz

naiko indar berrituta,

ondoan nuan emakumeak

or utzi nau arrituta;

Zubiaurreko Juanita degu

txukun asko apainduta,

larogei eta amabost urte

pozikan bete ditu-ta.

Bere denboran probatu ditu

ainbat geza eta gazi,

amar seme-alaba eder ere

ekarri, azi eta ezi;

taberna baten lana egiñez

danak mantendu ta jantzi,

ikasbide ederra jaunak or

baldin nai badegu ikasi.

Arrazoi ederrak botatzen ditu

izketan ain da sakona,

orain krixisik ez dagola da,

sarri entzuten zaiona;

krixis omen zan umeak azten

ari kosta zitzaiona,

nere iritziz merezi ditu

pakea ta zoriona.

Oraingo ama gazteantzat’ e

asi zan zerbait esaten,

aurra izanda lau illabetez

jaiak nolatan dauzkaten;

lanik egin gabe beren soldata

etxera zaie joaten,

ala ere bi aurretik gora

askok ez dute izaten.

Gaur kejatzen omen gerade

oso gauza gutxirekin,

bezperako ogirik ez degu nai

milla aitzaki gurekin;

zer pentsatua jarri zitzaidan

amonan esanarekin,

liburu on bat egin leikela

Juanitan bizitzarekin.

Bazkalondoa igaro gendun

ederra bezin apala,

bazirudin gure mundu au noski,

zerua biurtu zala;

bazkal-lekuan edo Ostatuan

ain da jende serbitzala,

urrengo urtean berriz biltzeko

Jainkoak lagun dezala.