Síguenos en redes sociales:

Arroabean ospatuko den Eskola Txikien Festak badu logoa

Irudi berria oinarri hartuta kamisetak eta sudaderak jarriko dituzte salgai Gipuzkoako beste eskola txikietan

Arroabean ospatuko den Eskola Txikien Festak badu logoa

Zestoa - 2017ako ekainaren 11n ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien Festa Zestoako Arroabea auzoan, eta festak dagoeneko badu logoa.

Guztira, 43 logo aurkeztu ziren eta joan den irailaren 30ean buruturiko Herri Batzarrean logo ofiziala izendatu zen Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundearen oniritziarekin. Aukeratutako logoa eskolako guraso batek egina da, kolore anitzekoa eta jatorri, kultura eta genero desberdinetako haurrak elkarri bizkarretik helduta zoriontsu jolasean. “Gure umeak ardatz izanda Eskola Txikiak Bizirik da gure oinarria. Eskola Txikiak herri eta auzoetako zutoi nagusi direla adierazi nahi dugu” dio logoaren egileak.

Orain, aukeratutako logoa oinarri, kamiseten eta sudaderen salmentak prestatzen hasiko dira, azarorako salgai jartzeko. Salmentak, Gipuzkoako beste 25 eskola txikietara bideratzeaz gain, Arroan bertan eta bailarako herri eta auzo desberdinetako egun seinalatuetan egingo dira. - A.R.