emaneurre euskarari eguna. Euskal Jaien egitarauaren barruan urteroko legez Emaneurre Euskarari Eguna ospatu dute Ordizian. Herri kirol txapelketa eta sokatira txapelketa jokatu dituzte 17 taldek. Kuadrillen arteko herri-kirol txapelketan hainbat proba egin dituzte: txinga, 25 kiloko zakua lepoan eramatea, fardoa botatzea, trontza, oskol biltzea, harri jasotzea eta korrika. Laugarrenez Rockus taldea izan da garailea. Sokatira txapelketan, bestalde, Sophonores kuadrilla izan da irabazi duena. Argazkia: N.G.