Ibarra - Herriko gazte festak ospatuko dira asteburu honetan, eta Ibarrako Emakume Taldeak proiektu piloto bat martxan jarriko du gaur: etxerako bidea bakarrik egingo duten neskei laguntzeko brigadak antolatu dituzte.

Anoetako Emakume Taldeko hamar gazte Ibarrako plazan egongo dira zai 01.30etik 05.30era, neskaren batek arretarako prestatu duten telefonora deituz gero binaka etxera bidean laguntzeko. Ibarra eta Tolosan zehar mugituko dira, Larramendi eta Amaroz auzoak muga -tzat hartuta.

Trukean, Ibarrako taldeak datorren urteko Anoetako jaietan ardura bera beteko du. Gaurkoa proba bat izango da, neskak animatzen diren eta ezbeharrak ekidin daitezken ikusteko. Aurrerantzean inguruko herri gehiagorekin antolatzea gustatuko litzaieke, geroz eta gehiago elkartuaz tanda gehiago egiteko aukera izango luketeelako.

Gaur gauetan erabiliko duten arreta telefonoa 632 445 333 da. - A.S.