Azpeitiak Basazabaleko teilatua konponduko du
Jaurlaritzak 300.000 euroko laguntza eman dio Udalari eraikina eraberritu eta herritarren eskura jartzeko
azpeitia - Hainbat azterketa egin ondoren, Udalak Basazabal eraikinaren teilatua konpontzeko lanak jarri ditu abian. Horretarako 32.212 euroko aurrekontua bideratuko du.
Lan hauekin Udalak 1984 urtean nazio mailako monumentu izendatu zuten eraikina eraberritzeko prozesua abiatu du, beti ere, lanak burutu ondoren ekipamendua herritarren eta bisitarien eskura jartzeko. Proiektua garatzeko Udalak Eusko Jaurlaritzaren 300.000 euroko diru-laguntza jaso du.
Udaletik jakinarazi dutenez, “eraikinean hainbat azterketa egin ondoren, teknikariek ezinbestekotzat jo dute berehala teilatua konpontzea, egoera kaskarrean dagoelako”. Lan horiek “hilabete inguruko iraupena” izango dute eta bitarte horretan Enparan kalea itxita izango da “obrak horrela eskatzen duenean”.
Bestalde, eraikinaren etorkizuneko erabilerari eta edukiari buruzko azterketa egiten ari da Udala: “herritarren ekarpenak jasotzeko bideak egokituko dira baina nahi duenak edozein unetan egin dezake eraikinaren erabileraren inguruko ekarpena udaletxean”. - J.L.
Más en Gipuzkoa
-
Podemos propone declarar a Pepe Mujica hijo predilecto de Beasain
-
El aeropuerto de Hondarribia registra una caída de pasajeros en abril
-
La artesanía tomará este sábado el parque de la Sargia de Irun con una nueva edición de Kolore Fest
-
Viviane Straub artistaren 'Textile' erakusketa ikusgai Azpeitian