Errenteria - Inauteriak zirela eta, Errenteriako Udalak, Inauterietako Batzordearen ekimenez, Tabernen Mozorro Lehiaketa antolatu zuen aurten lehen aldiz eta aste honetan jakin dira irabazleak. Bi saridunak Arkaitza eta Juli tabernak dira.

Arkaitzak arte ederretan aditu talde batek aukeratu du. 2016 urteko inauterietan bere taberna mozorro-tzeko materiala erosten lagunduko zaio mila eurorekin.

Juli tabernak, ordea, publikoaren saria irabazi du eta oroigarri bat jaso du. Herritarrek Herri Bizia webgunea eta Facebook bidez bozkatu ahal izan zuen. Guztira 2.630 bozka izan ziren, eta horietatik 1.061 jaso zituen Juli tabernak.

Saririk jaso ez zuen arren, epaimahaiak Desira tabernaren lana ere goraipatu zuen. - A.M.