donostia - Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izan ziren atzo aurtengo Gabonetako argiak pizteko arduradunak. Eta, nola ez, ehunka gaztetxo izan zituzten laguntzaile lan horretan. Konstituzio plazan jarri zuten hitzordua eta ikuskizun labur bat eskaini zuten pailazoek. Bildutako txikiek algaraka, dantzan, kantatzen eta txaloka erantzun zieten. Liburutegiko arkupeetan aritu ziren (txiki geratu zen lekua), tarteka ari zuen euritik gorde nahian.
Ondoren, kalejiran abiatu ziren, musikaz lagunduta eta trikitilarien atzetik, San Jeronimo kaleraino. Bertan egin zuten aurtengo argiak pizteko ekitaldi ofiziala pailazoek eta donostiar gazteek.
53 kale eta plaza Guztira aurten Donostiako 53 kale eta plaza argituko dira gaurtik aurrera eta urtarrilaren 7ra arte. Atzo guztiak jarri gabe bazeuden ere, gaur gauerako prest egongo dira denak, Udalak azaldutakoaren arabera. Auzo bakoitzeko kale edo plaza nagusia argituko da; gainera, Erdialdeko gune komertzialak arku gehiago izango ditu, eta Parte Zaharrak eta Grosek ere bai, bertako dendariek ordainduta. Zehazki, 196 arku, 95 farola, lurreko 31 figura, 60 zuhaitz, bi fatxada, sabaiko argiztapen bat eta hamar figura horizontal jarriko dituzte.
Kordobako Ximenez enpresa izan da argiak jartzeko arduraduna, Donostiako Sustapenak horretarako deitutako lehiaketa irabazi ondoren, eta printzipioz datozen bi urteotan ere egingo du lan hori. 74 urteko esperientzia dauka argiterian eta hiri askotan jartzen ditu Gabonetako apaingarriak.
Donostiarako aukeratutako diseinuetan kolore urdina eta txuria dira nagusi. Udalak hala eskatuta, led bonbillak erabili dituzte eta ez ohiko bonbillak, energia aurrezteko asmoz.
Centro y Parte Vieja. Alderdi Eder, Ayuntamiento, Avenida, Elkano, Txurruka, Getaria, Urbieta, plaza de la Constitución, Buen Pastor y plaza de Bilbao. También la calle Mayor, Narrika, San Jeronimo, 31 de Agosto y la calle Puerto, de mano de los comercios de la zona.
Amara y Riberas. Avenidas de Madrid y de Barcelona; Isabel II, Carlos I y plazas Pío XII, Irun y Aita Donostia.
Altza, Bidebieta y Herrera. Paseo de Larratxo, Bertsolari Txirrita, Harria y las rotondas de Juan XXIII y Julio Urkixo y la de José Elosegi y la avenida de Pasai San Pedro.
Gros. Paseo Colón, Miracruz, Nafarroa Beherea, entre otras. Gracias a los comercios, también Zabaleta, Padre Larroca, Usandizaga, Peña y Goñi, Miguel Imaz, Aguirre Miramon, Iparragirre y la Gran Vía.
Otras. Sagastieder, Virgen del Carmen, Martín Santos, Sierra de Aralar, Txomin Enea, Aintzieta, frontón de Igeldo, plaza Etxadi y juegos infantiles de Añorga.