Milioi bat bisita baino gehiago izan dira azken urtean Donostia Turismoko webgunean, aurreko urtean izan ziren bisiten bikoitza baino gehiago. Horietatik 850.000 bisitari berriak edo bakarrak izan dira. Gainera, erabiltzaileen deslokalizazioa ere eman da eta ia erdia nazioarteko bisitak izan dira. Paris, esaterako, hirugarren hiria da dagoeneko bisitarien jatorriari dagokionez (Madril eta Bartzelonaren atzetik).
Donostia Turismoko arduradunak pozik agertu ziren atzo lortutako datuekin eta bilatzaile handien artean posizionamendua hobetu dutela nabarmendu zuen Manu Narváez gerenteak. Izan ere, bisitarien %60 Google bezalako bilatzaileetan Donostiari buruzko informazioa bilatu duten erabiltzaileak dira.
Kanpaina bereziak ere egin dituzte eta emaitzak desberdinak izan dira herrialde desberdinetan. Adibidez, Estatuko bisitariek Zinemaldiari buruzko eta San Valentin egunaren inguruko bannerean klik egin dute gehien bat (guztira ia 50.000 bisita) eta Frantziakoek Zinemaldikoan, Musika Hamabostaldikoan eta Jazzaldikoan. Erresuma Batuko bisitariek, aldiz, futbolaren inguruko kanpainan egin dute klik batez ere (Realak Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka jokatutako partiduen harira sortutako kanpaina).
Webgunean izandako bisitekin informazio baliagarria ere lortzen dutela gaineratu zuen Josu Ruiz Turismo zinegotziak, hirira etor-tzen direnen perfilaren, beharren eta gustuen inguruan. Gainera, etortzen diren turisten %60k erreserba online egiten dutela gogoratu zuen eta horregatik garrantzi-tsua dela webgune egoki eta erakargarri bat izatea.
Behin hemen daudela informazio erabilgarria eskaintzen die atariak eta, datuen arabera, kanpotar askok mobilean edo tabletean kontsulta-tzen dute orria.