zarautz - XXXII. Salbatore Mitxelena lehiaketako sari banaketa izango da gaur, 19.00etan hasita, Zarauzko Modelo aretoan. Aurten 669 ipuin eta olerki aurkeztu dira sariketara eta irabazleek arratsaldean jasoko dute oparia.

Zarauzko Udaleko Hezkuntza sailak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen du urtero Salbatore Mitxelena literatur lehiaketa. Aurten bere XXXII. edizioa izan da eta herriko haur eta gaztetxoek urtero lan ugari bidaltzen dituzte. Aurten ere benetan emankorra izan da haien jarduna eta 509 ipuin eta 160 olerki jaso dira.

Epaimahaiak lan guztiak aztertu ondoren, ondoko bizilagunek jasoko dituzte sariak: Hugo Benito, Naroa Landa, Uxue Manzisidor, Uxue Etxeberria, Daniela Mena, Peru Agirrezabala, Andoni Etxabe, Aiora Gomez, Hodei Errasti, Elisabet Jiling, Jokin Ugarte, Suhar Irizar, Iñigo Mozo, Jone Lizarralde, Joane Aldalur, Danel Gomez, Lore Ladron de Guevara, Nora Lertxundi, Guillermo Dominguez, Maddi Gomez, Maite Izagirre, Iñigo Lopez, Dani Aizpurua, Lur Agirrezabala, Irati Ugalde, Peru Iparragirre, Alazne Arruti eta Natalia Izagirre.

Sariak dirutan eta liburutan banatuko dira eta gaztetxoenek oroigarriak ere izango dituzte. Gainera, ohi bezala, saritutako ipuin eta olerki guztiak liburu batean argitaratuko ditu Hezkuntza sailak. - A.L.