Ostegun gizenaren ondoren, Inauteriek hiriko ikastetxeak hartu zituzten atzo goizean eta baita kaleak ere arratsaldean. Konpartsetako kideek batukadarekin batera Alde Zaharreko giroa animatu zuten Konstituzio plazako aurkezpenarekin, gaurko eta biharko desfilerako prestatzen. Gainera, Inauteri Tradizionala ere abiatu zen, Union Artesanako Lanpernen konpartsa ibili baitzen gaualdean Alde Zaharreko kaleetatik bueltaka.
Dena den, Inauterietako egun handiak gaur eta bihar izango dira eta, iaz bezala, eguraldiaren aurreikuspenen zain daude parte-har-tzaile guztiak, baita Momo jainkosa ere. Badirudi gaurko eguna atzokoa baino hobea izango dela eta desfilea aterako dela 17.00etatik aurrera. Donostiako Inauterietako Antzinako konpartsak deitutakoak ere arituko dira gaur arratsaldean Alde Zaharrean. Goizean, berriz, Euskal Inauteriek izango dute haien tartea.- N.G.
11.00. DonostiRoller Inauteri-martxa Alderdi Ederren.
12.00. Boterea ematea Momo Jainkosari udaletxean.
12.10. Zubietako Zanpantzarrak Alde Zaharrean.
17.00. Desfilea eta konpartsa eta karrozen lehiaketa Erdialdean.
17.45. Los Bebes de La Bulla.
18.00. Inauteriak Dantza eta barrea! haurrentzako jaia Antzoki Zaharrean. Mozorrotuta joateko.
19.00. Antzinako konpartsak abiatuko dira: Lorezainen konpartsa, La Gaviota, Lanpernen konpartsa, Amara Berriko Kaldereroen konpartsa eta Oilarren konpartsa kalez kale.
20.00. Antzinako konpartsak Konstituzio plazan.