zarautz - Eguraldi txarrari aurre eginez, Inauteri giroa izango da nagusi asteburuan zehar eskualdeko herrietan. Hala, Zarautzen jolas musikatuak (17.00) izango dira Musika plazan eta gaztetxoentzat festa eskainiko dute gaztelekuan. Gainera, kalejira izango da eta mozorroen lehiaketa egingo dute. Zumaian ere festa izango da (18.00) eta Orion desfilea egingo dute (17.00). Getarian, berriz, dantzak eta desfilea ez dira faltako. - A.L.
zarautz - La asociación Modelo Lagunak ofrecerá nuevas sesiones de cine de estreno este fin de semana y proyectará la película Tres bodas de más hoy y mañana, a las 19.00 y las 22.00 horas, en Modelo aretoa y el lunes y el martes (día del espectador) a las 21.00 horas. El film dirigido por Javier Ruiz Caldera y protagonizado por Inma Cuesta fue la película española más vista el año pasado. La entrada cuesta cinco euros. - A.L.
zumaia - Zumaiako Viveros San Anton txirrindulari taldeek asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Aurreko asteburuan errepideko denboraldia estreinatu zuten etxean, baina taldeetako kirolariak gaur eta bihar hasiko dira pedalari eragiten. Hala, txikienek (alebinetan bost kide eta infantiletan sei) Hondarribian dute gaur arratsaldean lasterketa eta junior mailakoek (hiru txirrindulari) berri, bihar Eibarren. - A.L.
aia - Aiako Udalak, herriko hainbat jatetxe eta kirol elkartearekin elkarlanean, hirugarren urtez jarraian, Bizi Iturri jaia antolatu du biharko. Hala, Aiako bigarren mendi lasterketa (10.000 metro) jokatuko da goizean (11.30) eta eguerdian, herriko babarruna bapo jateko bazkariak eskainiko dituzte 15 eurotan jatetxeetan. Lasterketarako izena eman daiteke oraindik www.herrikrossa.com web orrian edo bihar bertan. - A.L.