Gorka Etxabe Zumaiako txirrindulariak podiumean bukatu du Gipuzkoako torneoa
viveros san anton taldeko kirolariak lan ederra egin eta hirugarren amaitu zuen proban
zumaia. Zumaiako Viveros San Anton taldeko Gorka Etxabek podiumean bukatu du Gipuzkoako torneoa. Helburua beteta, pozik agertu dira taldeko arduradunak. Azken jardunaldian puntuaketa izan zen Gorka Etxaberentzat probarik onena, bigarren amaitu bai-tzuen, puntu baliotsuak lortuz. Scrache-an bosgarren izan zen eta danesa-n berriz, zazpigarren. Bukaeran, nahiz eta atzetik erasokor zituen aurkariak, hirugarren amaitzea lortu zuen gazteak, torneo guztian egindako lana borobilduz. Bestalde, Haritz Eizagirrek 16. postua lortu zuen eta taldeko arduradunek ontzat eman dute bere lana, "pedal kolpe hain indartsua ez izan arren, torneo txukuna egin baitu".
Hyundai-Caja Rural-Niessen taldeko Aitor Olaziregik aldiz, duin bukatu du 15. lekuan, open mailako bere lehen urtean. Torneo gogorra izan da junior mailatik pasa berrientzat, oso maila handiko pistako txirrindulariek (Unai Elorriaga, Asier Maeztu, Ilart Zuazubiskar, Aritz Bagues, Unai Iparragirre, Leire Olaberria, Allan Davis, besteak beste) parte hartu baitute proban.
Profesionalen esanetan, azken urteotako torneorik onena izan da eta oso azkar ibili dira (51 kilometro orduko batezbesteko abiadura lortu zen scratch batean). Hori guztia kontuan hartuta, estreinoa ona izan da Olaziregi zumaiarraren-tzat bere talde berrian. Nesketan, Eider Manzisisdorrentzat lehen pedalkadak izan dira pistan. Caja Rural-Bidebideko txirrindularia junior mutilekin lehiatu da eta ederki asko defendatu da. Junior nesken artean bigarren onenen artean sartu da.
Emaitza onak ari dira lortzen Zumaiako txirrindulariak eta pistako denboraldia ez da amaitu, datorren asteburuan Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira.