Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak izango dira Azpiazu eta Elortza
bi historialarien izendapena bihar izango da oñatiko unibertsitatean Herriko historian oinarritatuko ikerketak aurkeztuko dituzte
oñati. Jose Antonio Azpiazu eta Jerardo Elortza historialariei harrera egingo diete bihar Euskalerriaren Adiskideen Elkartean. Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean izango da ekitaldia 11.00etatik aurrera eta bertan, bazkide izateko egin behar den ikerketa aurkeztuko dute jendeaurrean.
Azpiazuk Oñatiko unibertsitateko garai bateko bizimoduak ikertu ditu (sarrera ikasgaiak La universidad Sancti Spiritus de Oñati. Centro cultural de las tres provincias del vasquence izenburua du). "Unibertsitatea oso garrantzitsua izan da. Garai hartan Iparraldeko bakarra zen. Gainera, 1832an Oñatin eta Salamancan ikasle kopuru antzera zegoen, 600 inguru", gogoratu zuen idazle eta ikerlari legazpiarrak.
Elortzak, bere aldetik, Manuel Umerez Goribargoitia (1757-1818). Oñatiko euskal idazlea. Bizitza, idazlan eta hauen argitalpenari buruzko xehetasunak delako sarrera ikasgaia aurkeztuko du.
"Dokumentu batzuk aurkitu ziren Arrazola Azpiko baserrian, Olabarrietan. Nahiz eta hainbat euskaltzale eta ikerlarik aztertu zituzten, argitaratu gabeko liburuak ziren. Orain dela urte batzuk lortu genuen fotokopiak egitea eta transkripzioa egin nuen. Beraz, aukera hau aprobetxatu dut dena batzeko. Sarean jarriko da eta elkarteko buletinean edo aldizkarian ere argitaratuko da", azaldu zuen Elortzak. 1805 inguruan idatzitako bi eliz liburu diren arren, garai hartako bizimoduaren pasadizoak jasotzen dituzte.
Bi historialarientzako elkarteko kidea (eskubide osoko bazkide izendatuko dituzte) izatea ohorea da eta baita "aitzakia bat lanean jarrai-tzeko". Biharko ekitaldia musikarekin ere jantziko da. Amaia Azpiazuk elkarteko sortzaile den Peñafloridako Kondea (1729-1785) idatzitako kantak interpretatuko ditu, Xabier Ugartek gitarraz lagunduta.
250 urteko ibilbidea Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea XVIII. mendearen bigarren erdialdean jarri zen martxan ideia trukaketarako xedearekin. Gorabehera askorekin aurrera egin du eta gaur egun, arkitektoak, historialariak, ingeniariak eta medikuak, besteak beste, ditu kide bezala. Arlo desberdinetan oinarritutako ikerketak egiten dituzte eta egoitza nagusia Azkoitiko Insaustiko jauregian dago. 2014an 250 urte beteko ditu bere sorreratik.
Más en Gipuzkoa
-
“Deberían ampliar el área de influencia del hospital de Zumarraga”
-
Cuatro meses para el disfrute en la piscina en Azpeitia a partir del 2 de junio
-
25 especies de murciélagos: Naturtzaindia publica el primer Atlas de Quirópteros de Gipuzkoa
-
“A corto plazo” comenzarán las obras del bidegorri entre Galarreta y Errekalde