zarautz. Zarautzek Inazio Eizmendi Basarri gogoratuko du aurten, bertsolari, kazetari eta idazle izandako bizilagunaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute eta maiatzean zehar ere hainbat ekitaldi izango dira. Honela, gaur, Nikolas Zendoia eta Pello Esnalek Basarri: hitza eta itzala hitzaldia eskainiko dute 19.00etan, Sanz Enea kultur etxeko sotoan. Igandean (12.30), berriz, Txinpirin eta Zarautz-Txiki abesbatzak kantuan arituko dira Torre Luzea parkean.
Halaber, datorren astean bi ekitaldi izango dira: asteazkenean, Gu ere bertsotan eskoletako egitasmoaren jaialdia eta hilaren 16an (osteguna), Joxemari Iriondok Basarriren kazetaritza hitzaldia eskainiko du.