Síguenos en redes sociales:

'Artzape' diruz laguntzeko, Mikel Urdangarinen kontzertua, Getarian

abeslari ezagunak apirilaren 26an eskainiko du emanaldia, cristobal balenciaga museoan

getaria. Getariako Artzape aldizkaria "egoera ekonomiko larrian" dagoela jakinarazi dute komunikabidean lan egiten duten langileek eta ekitaldi bat antolatu dute aldizkaria aurrera ateratzen jarraitzeko asmoarekin. Honela, datorren apirilaren 26an, Cristobal Balenciaga Museoan kontzertua eskainiko du Mikel Urdangarin abeslari ezagunak. Sarrerak hamar euro balioko ditu, aurrez eskuratzen duenarentzat. Dagoeneko, eskualdeko hainbat lekutan jarri dituzte salgai sarrerak: Getariako Mahasti tabernan eta turismo bulegoan, Zarauzko Eguzki tabernan, Zumaiako turismo bulegoan eta Orioko Kolon Txiki tabernan. Alerik geratuko balitz, egunean bertan ere jarriko dituzte eskuragarri, hamabi eurotan.

Mikel Urdangarinen kontzertuan lortutako dirua Artzape aldizkariaren egoera ekonomikoa lasaitzeko baliogarria izango da eta horretarako ezinbestekoa izango da bizilagunen parte-hartzea eta laguntza.