Iñaki Eizagirrek irabazi du Garagardo azokako kartel lehiaketa
zarautz. Zarauzko garagardo azokaren XIII. edizioaren kartel lehiaketa irabazi du Iñaki Eizagirre usurbildarrak eta festa antolatzen duen Zarauzko errugbi taldeko Ander Alberdiren eskutik jaso zuen 300 euroko saria (argazkian). Epaimahaiak 25 lan jaso ditu, "zein baino zein ederragoak" eta lan handia izan du bat aukeratzeko. Usurbildarrak eginiko irudia azokan ikusgai izango da, martxoaren 27tik apirilaren 1era, Munoa plazan. Kartelak aurkeztu dituztenek Zarautz Kirol Elkartearen egoitzan jaso ditzakete, astelehenetik ostegunera, 10.00etatik 14.00etara edo 17.00etatik 19.00etara eta ostiraletan, 8.30etik 14.00etara. argazkia: zke