Síguenos en redes sociales:

Bertsopaper lehiaketa martxan da Zizurkilen

Lehenbiziko aldiz antolatu du ekimena Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak

Zizurkil. Lehenengo aldiz Zizurkilgo Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa antolatu du. Lanak apirilaren 10a baino lehen bidali beharko dira.

Lehiaketa hiru mailatan banatu dute: gazteen maila 18 urte artekoentzat (1995a baino geroago jaiotakoak); diasporakoen maila Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi diren euskaldunentzat (Argentinakoentzat bereziki); eta azkenik, helduen maila 1995ean edo aurretik jaiotakoentzat. Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak.

Sariak maiatzaren 4ean banatuko dira, Zizurkilen egingo den bertso-afariaren baitan. Lanak e-postaz zein paperean bidali ahal izango dira, pedromariotano@zizurkil.net helbidera idatziz edo Iriarte etxea-Pello Mari Otaño plaza 1, Zizurkil helbidera. Argibiderik edo informazio osagarririk behar izanez gero, telefono zenbaki honetara dei daiteke: 656 743 741.