Udalak eta DYAk 'Kalez-Kale'ren hitzarmena berritu dute Hondarribian
Iaz 469 irteera egin ziren ezindutako jendeari kalera ateratzen laguntzeko
Hondarribia. Beraien etxeetatik kalera jeisteko zailtasunak dauzkaten pertsonei laguntza emateko helburua duen Kalez-Kale programaren hitzarmena beste urte batez berritu dute Hondarribiko Udalak eta zerbitzua bidera-tzen duen DYA elkarteak.
Programa honek 12.000 euroko aurrekontua du eta iaz, 19 erabiltzaile izan zituen, guztira 469 irteera egin zituztelarik DYAko kideek.
Kalez-Kale "ez da bakarrik etxean igogailurik eduki ez eta kalera irte-tzen laguntzea behar duten adineko pertsonentzako zerbitzua, baizik eta oro har edozein eratako irisgarritasun arazoak dituztenentzat", esan du Maite Pelaez, Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Kalez-Kale zerbitzua erabili nahi dutenek, aurretik Udalera 943 111 293 telefonora deitu behar dute eta ondoren, familiarekin kontaktua egiten da hitzordua finkatzeko.
Más en Gipuzkoa
-
Pasaia comienza a retirar el quiosco de San Pedro que no será recolocado
-
ZarautzOn organiza una charla sobre física cuántica este martes
-
Irungo Alarde Publikoak dagoeneko hautatu ditu bere kantinera guztiak
-
Familias de Debabarrena se movilizan para retrasar el acceso de sus hijos los telefónos móviles