Ibarrako gaztetxearen 20. urteurrena ospatuko dute
Gaur Pablo Haselekin solasaldia izango da eta bihar gauean Vendetta taldearen kontzertua
Ibarra. Gaztetxetik pasatu diren belaunaldi guztiak elkartuko dira asteburu honetan, 20. urteurrenean. Egitarau berezia antolatu du Gazte Asanbladak gaur eta biharko eta "gazte zein helduak" animatu dituzte ekintzetan parte hartzera.
Egitarauari hasiera emateko, gaur rap eta hip hop-aren bidez errealitatearen kritika egiten duen Pablo Hasel kataluniarrarekin solasaldia izango da, 19.30ean, Arte Revolucionario izenburupean Sebegin.
Bihar ere izango da non gozatu Ibarran. Eguerdian gaztetxoentzako emanaldia izango da Zirkolore-tsua saioarekin eta ondoren herri bazkaria egingo dute Subegin. Bertso-poteoa izango da arratsaldean Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua bertsolariekin eta gauean Vendettaren kontzertua. Kontzertuetako sarrerak bost euroan eskura daitezke Ibarrako Zubiaurren, Atarin, Gaztetxean, eta Alaien eta Tolosako Denaken.
Más en Gipuzkoa
-
Pasaia comienza a retirar el quiosco de San Pedro que no será recolocado
-
ZarautzOn organiza una charla sobre física cuántica este martes
-
Irungo Alarde Publikoak dagoeneko hautatu ditu bere kantinera guztiak
-
Familias de Debabarrena se movilizan para retrasar el acceso de sus hijos los telefónos móviles