Ibarra. Berandu bada ere, Ibarrako Udalak argitara eman du azkenean 2013 urteko egutegia. Egutegiaren azal gisa Aratz Sarasola ibartarrak egindako marrazkia ager-tzen da honako leloarekin: Ibarran euskaraz bizi nahi dut, eta zuk lagun?
Egutegiko irudia aukeratzeko Ibarrako udalak argazki lehiaketa antolatu zuen lehenik, baina lan bakarra aurkeztu zen, eta lehiaketa bertan behera uztea erabaki zuen. Ondoren, eta Euskararen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz Uzturpe Ikastolarekin batera marrazki lehiaketa bat antolatu zuen Euskaraz bizi nahi dut lelopean.
Aurkeztutako lanetatik, azkenean epaimahaiak Aratz Sarasola ikaslearen lana hautatu zuen egutegirako, aditzera eman dutenez, bere "kolore bizi eta transmititzen duen alaitasunarengatik".
bi formatutan Egutegia bi formatutan argitaratzea erabaki du Udalak: bata, formatu txikian, diru-zorroan eramateko modukoa, non herriko hainbat telefono interesgarri topatu ditzakeen erabiltzaileak, eta bestea, horman zintzilikatzeko moduko formatukoa.
Formatu txikikoa aste honetan bertan banatuko da herriko postontzietan. Formatu handikoa aldiz, Udalean, kiroldegian, kultur etxean eta Ibarrako hainbat tabernatan topatu ahal izango ditu interesdunak.