Erregeak 'txitetan' etorri dira
harrera jendetsua egin zieten atzo gaztetxo donostiarrek kontxan meltxorri, gasparri eta baltasarri
"NIRI Gasparrek esan dit agur!" "Niri Baltasarrek!" "Ze suertea!" Kirioak dantzan, Euskal Herriko ume guztiak bezala, ongietorria eman zieten Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri atzo bazkalostean Kontxa inguruan bildutako gaztetxoek eta nagusiek. 14.50ean iritsiko zirela esan zuten eta minutu gutxi batzuk beranduago agertu ziren hondartzako boladizoetatik gora, erlojuen ondoko aldapatik.
Txarangaren atzetik eta ehunka umeen garrasien eta txaloen artean agertu ziren Erregeak, irribarre-tsu eta pozik hirurak, guztiak agur-tzen. Ordu luzeak zituzten aurretik baina gogotsu ekin zioten donostiarrei egindako bisitari.
Iragarri zuten aurten elefanteak eta barkuak alde batera utzi eta bizikletan iritsiko zirela hirira: bada, hala egin zuten. Erlojuetan txirrindek bultzatutako txitak zituzten zain, pajeek gidatuta. Erregeak eramateko, gainera, txitak behar bezala jantzi zituzten, ehun distira-tsuekin. Eta txitetan opari batzuk kargatzeko ere aprobetxatu zuten Erregeek. "Aita, nirea pakete handiena da!", esan zuen gaztetxo batek.
Orain arte Donostiako gaztetxoen artean faboritoa Baltasar zela zirudien baina, atzoko harrera ikusita, badirudi Meltxorren jarraitzaileak gehiago direla. Edo, behintzat, haien eztarriak indartsuagoak direla, bere izena entzuten baitzen bere lankideenaren gainetik. Hirurek, hala ere, erlojuen parean bertaratutako ume guztiak agurtu zituzten txitetan eseri aurretik.
Handik udaletxera bidegorritik joan ziren, txarangaren laguntzarekin eta patinetan zihoazen pajeek ere lagunduta. Poliki egin zuten ibilbidea eta bitartean gaztetxoen eskutitzak jasotzeko ere aprobetxatu zuten Erregeek.
Más en Gipuzkoa
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”