Errenteria. Errenteriako Euskara departamentuak jakinarazi du zabalik dagoela euskararekin zerikusia duten 2012. urtean zehar burutuko diren jarduerei dagokien diru laguntza eskaerak aurkezteko epea.

Epe desberdinak daude. Hala, urtero egiten diren jardueretarako 2012ko martxoaren 11 dute azken eguna. Ekintza puntualek, ordea, jarduera egin baino hilabete lehenago entregatu beharko dute eskaera. Euskara ikasteko, irailaren 1etik urriaren 15era irekiko da epea, baina UEU eta EHUrako matrikulazioa irauten duen bitartean egin beharko dute. Eskabideak behar bezala beteak Errenteriako udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dituzte interesatuek.