Síguenos en redes sociales:

Bozka bidez aukeratuko dira egutegirako argazkiak

Anoetako herritarrek hilaren 10a bitarte bozka eman ahal izango dute kiroldegian eta interneten

Anoeta. Herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin, aurten egutegia osatuko duten argazki irabazleak herritarrek aukeratuko dituzte bozka sistema baten bidez.

Argazki guztiak ikusgai egongo dira kiroldegian azaroaren 10era bitarte. Argazki bakoitzak zenbaki bat izango du eta herritarrek orrian izen-abizenak jarri eta gehien gustatu zaizkien 5 argazkiak sailkatu beharko dituzte 1etik 5era.

Bestetik, www.anoeta.net webgunean ere ikusgai egongo dira argazki guztiak eta euskara@anoeta.net helbidera idatziz eman beharko dute bozka.