zestoa. Hortzmuga antzerki taldeak Libertia txotxongilo emanaldia eskainiko du gaur, 18.00etan hasita, Zestoako kultur etxeko atarian (Axun Arrazola plazan). Kultura sailak antolatu du saioa, bost eta sei urteko haurrentzat.

Libertia abentura fantastikoa da, txotxongiloak, panpina handiak, aktoreen lana eta umorea nahasten dituena. Kale antzerkiko ikuskizun bat da eta libertateaz hitz egiten du, baina txikienen ikuspuntutik. Libertia metafora bat da, umeak autonomoago eta independenteago izaten hasten diren unearen eta une hori bizi duten moduari buruzko metafora bat. Honela, antzerki obrak hiru txotxongiloren istorioa kontatzen du eta laguntasunaren inguruan eta beldurrari aurre egiteari buruz hitz egiten du.

Haurrentzako obraz gain, Udalak Musike Tekne Donostiako Orkestra Sinfonikoaren Hari Laukotearen kontzertua ere antolatu du gaur gauerako (20.15). Pio Baroja plazan izango da musika klasiko uztartuko duen emanaldia.