ZENBAT boligrafo ditugu etxean galdurik? Zenbat kostatzen zaigu guri boligrafoak erostea? Gogoeta hau plazaratu nahi du Villabona eta Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolak bere kanpaina berriarekin. Horrela, martxan jarri berri dute Boligrafo bat Maliren alde egitasmoa.
Ikastolak ahalegin berezia egiten du behar handia duten herrialdeekiko sortzen diren laguntza ekimenetan. Oraingoan kanpaina apala, baina esanguratsua abian jarri dute. Gurean ohikoak ditugun baliabideak Malin berebiziko balioa dute eta horren inguruko gogoeta bultzatu nahi dute ikastolakoek. Hala, kontzientziazio prozesu bat lantzen hasiko dira; bertan, ikasle, irakasle eta gurasoek hartuko dute parte.
Azken urteetan Saharako errefuxiatuen alde egin dituzte kanpainak eta duela hiru urte Malirekin Elkartasuna proiektuan ere parte hartu zuten. Malira edukiontzi handi bat bidaltzea zen helburua orduan. Bi hilabete izango dituzte materiala biltzeko eta beste edukiontzi handi bat bidaltzeko. Ikasle, guraso eta irakasleei luzatzen diete boligrafoak erosteko deia. Eraikin bakoi-tzean egongo diren kutxetan utzi beharko dira. Hilabete amaieran boligrafo kopurua zenbatu eta beste horrenbeste boligrafo gehituko ditu ikastolak berak.
Hala ere, bestelako materiala ere jasotzeko prest duade: koadernoak, margoak, ordenagailuak, baloiak, motxilak, kirol jantziak, transformadoreak, bateriak, eguzki plakak, motorrak, ur-ponpa elektrikoak, generadoreak, megafonia materiala, musika tresnak, higienerako materiala, bularretakoak, edota konpresak, besteak beste.