Agenda 21eko udalbatzarrak abian dira
aDUNA. Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan, aurten ere udalbatzarrak egiten ari dira Tolosaldeko herrietan, hauetan, ikasleek urte guztian egindako lanak aukezten dituzte udaletxean. Aurtengo gaia elikadura izan da eta hau ardatz hartuta erlazionatutako hainbat gai aztertzea izan da ikasleen lana; elikadura osasuntsua edota gure kontsumo ohiturek tokian tokiko zein urruneko gizarte eta ingurumenean dituzten eraginez jabe-tzea, alegia. Irudian, Adunako ikaslean udal aretoan. argazkia: N.G.