Txan magoa eta Egan taldea gaur, Getariako San Anton jaien baitan
magia ikuskizuna 18.00etan hasiko da eta dantzaldia, berriz, 22.30ean frontoian
getaria. Getariarrek San Anton jaiekin gozatzen jarraituko dute gaurkoan ere eta atzo gaueko bertso jaialdia eta gero, gaur 18.00etatik aurrera Txan magoa izango da frontoiko karpan. Gauean berriz, 22.30etik aurrera Egan taldearekin dan-tza egiteko parada izango da.
Hilaren 23an zaldi lasterketa ospatuko dute Malkorbe hondartzan eta urtarrilaren 29an, musika banda baten kontzertu batekin amaituko dira jaiak. Aurretik baina, bihar, Txakolin Eguna izango da ekitaldi mordoarekin.
Biharko San Anton Eguna 9.00etan hasiko da Gazte Alaiak txistulari taldeak eskainitako dianarekin. Ondoren, azoka zabalduko dute Harritarten eta 11.00etan Meza Nagusia izango da. Txakolin-uzta berriaren aurkezpena berriz, 12.15ean egingo dute herriko frontoian eta bertan, edaria dastatzeko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek. Zabale eta Larrañaga trikitilariak arituko dira festa girotzen. Jarraian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan. Arratsaldean aldiz, herri kirolen txanda izango da.