legazpi. Bertso Olariak bertso eskolak urrian erre zen Egizabal baserriaren aldeko saioa antolatu du larunbat honetarako Legazpin. Ekitaldia Urbeltz pilotalekuan izango da eta 22.00etan hasiko da.
Sei bertsolarik parte hartuko dute: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Miren Amuriza eta Julio Sotok. Sarrerak dagoeneko eskuragarri dira, hamar eurotan: Karibe Zaharra, Katilu eta Laubide tabernetan, kultur etxean eta Ogi Berri okindegian. Legazpiko pilotalekuko leihatilan hamabi eurotan salduko dira.
Egizabalekoei lagundu nahi dietenek diru-laguntzak emateko aukera ere badute Kutxako 2101 0050 38 0127633139 zenbakian.